2014(e)ko ekaina 12, osteguna

Baionako manifestaldia 2014ko ekainaren 14ean - Manifestation du 14 juin 2014 à Bayonne


Aieteko Konferentziak (2011-10-11) eta ETA erakundeak armak uzteko hartu erabaki historioak Bake eta Adiskitze prozesuari bidea zabaldu dute Euskal Herrian. Prozesu hunen ongi bideratzea Herri huntako gizarte osoaren eskutan dago, gizalde-osagai guziak barne. 
Hainbat gizarte eragile, politiko, sindikatu eta hautetsiek ekainaren 14an beharra den manifestaldian parte hartzera deitzen dute "Gizaeskubideak, Konponbidea, Bakea" lemapean.
Agiri hunen izenpetzaileak, hainbat erakunde humanitario eta sentiera askotako sinestun taldeak dira. Justizian eta bakean oinarrituriko gizarte eraketaren aldeko suharrak izanik, beraien kide eta zaleak deitzen dituzte manifestaldian parte hartzera. Bide batez, herritar guziak deitzen dituzte beren hurbiltasuna adieraztera euskal gatazkaren ondorioz sufritu eta sufritzen duten presuna guziei: preso politikoak eta hauen familiak, errefuxiatuak, atzerriratuak, ETA eta IPARRETARRAK erakunde armatuen biktimak, sasi-polizia taldeenak eta Estado terrorismoa deitu beharko litaikearenak.
Bakean oinarrituriko bizikidetza berriaren eraketa bermatzeko ezinbestekoak dira erabaki administratibo eta politikoak, ezinbestekoa ere giza-presuna bakotxaren eskubideen errespetatzea: protagonista bakotxaren erreabilitazioa, prozesu luze baten ondorioz baizik ardiesten ahalko da. Horra zergatik beharrezkotzat daukagun hauek laguntzea beraien duintasunaren berreskuratze bidean. Hunelako engaiamenduak ekainaren 14eko manifestaldian parte hartzera behartzen gaitu.

La Conférence d'Aiete du 11 octobre 2011 et la décision historique de l'ETA d'abandonner la lutte armée ont ouvert la voie au processus de Paix et de Réconciliation au Pays Basque. La réussite de ce processus suppose la mobilisation de l'ensemble de la société de ce Pays dans toutes ses composantes.
Différents acteurs sociaux, politiques, syndicats et élus appellent à une manifestation le 14 juin à Bayonne autour des thèmes: Droits de l’Homme, Résolution, Paix.
Les organismes signataires du présent appel sont des organismes à vocation humanitaire et des groupements de croyants de sensibilités diverses. Adhérant pleinement à la construction d'une société dans la justice et la paix, ils appellent leurs membres et sympatisants à se joindre à la manifestation. Ils invitent aussi tous les citoyens à se rendre proches de toutes les personnes qui ont souffert et qui souffrent encore à cause du conflit basque: les prisonniers politiques basques et leurs familles, les réfugiés, les éxilés, les victimes de la violence armée de l’ETA, d'IPARRETARRAK, des groupes para-policiers et de ce qu’il faudrait appeler le terrorisme d’Etat.
L’instauration d’un nouveau vivre ensemble dans la paix exige des décisions administratives et politiques, et ne pourra être assurée que par le respect des droits de toute personne humaine: cela passera certainement par un long processus de réhabilitation de chacun des protagonistes. C’est pourquoi il nous paraît indispensable de les accompagner dans la démarche de  réappropriation personnelle de leur dignité. Cet engagement passe aujourd’hui par notre participation à la manifestation du 14 juin.

ATXIK BERRITUZ (Collectif de chrétiens en Pays Basque)
CCFD TERRE SOLIDAIRE
CDDHPB (Comité de Défense des Droits de l'Homme en Pays Basque)
CIMADE
GRT (Groupes de Recherche Théologique)
HERRIAREKIN (Collectif de Prêtres en Pays Basque)