2015(e)ko apirila 16, osteguna

Frantziako Apezpikuen Batzordea Euskal Herriko bake prozesuaz jakinean - La Conférence des Évêques de France informée du processus de paix au Pays Basque


Atxik Berrituz taldeak Frantziako apezpikuen atea behin eta berriz jo ondoan irekitzea kausitu zuen joan den otsailaren 11an. Egun hartan biltzar nagusia egiten zuen Frantziako apezpikuen "Justice et Paix" Batzordeak errezibitu zituen Atxik Berrituz elkarteko bi kide : Mikel Epalza eta Gabi Mouesca. Oren eta erdiko solasaldia bururatzean Batzordeak bi orrialde eskaini zizkion Atxik Berrituzi,  hilabetero ateratzen duen aldizkarian. Aldizkari horren apirileko edizioa kausituko duzue loturiK hitza emanez : Amaia Aseginolasa, Gabriel Mouesca, Jean-Pierre Marin eta Mikel Epalzari.


L'association "Atxik Berrituz" (tenir en se renouvelant)  qui regroupe des chrétiens qui veulent accompagner le processus de paix en Pays Basque, a pu rencontrer la Commission justice et paix de la Conférence des Évêques de France, lors de sa réunion générale le 11 février dernier à Paris. La Commission a proposé aux deux représentants Gabriel Mouesca et Mikel Epalza de présenter la thématique de la paix en pays basque sur les deux pages centrales de sa revue mensuelle du mois d’avril 2015 avec  témoignages de Amaia Aseginolasa, femme de détenu basque, Jean-Pierre Marin, victime d'un attentat d'Iparretarrak.

http://justice-paix.cef.fr/spip.php?article546









Artikuluen itzulpena :

Justizia & Bakearen gutuna apirila 2015


Euskal Herria Bakean  bide  bat zaila eta ezin saihestuzkoa

Mikel Epalza aitarekin eta Gabriel Mouescarekin bildu ondoan justizia&bakeak hitza ematen die.

Lau urte atentaturik gabe
1959an hegoaldeko (Espainia) abertzale batzuek erakunde armatu bat sortzen dute, ETA Euskadi ta Askatasuna deitzen dena. 1936an J.A. Aguirrek zuzentzen zuen euskal gobernuaren eta Euskal Herriaren eskubideak zaindu zituzten euskal soldaduen semeak dira ETAren sortzaileak. 2011an, jendartearen ahotsari jaramon emanez, ETAk behin betiko ezetz erran dio bortizkeriari, eta baietz elkarrizketari. Keinu bat burutu du  indartsua eta unilaterala, eta zain dago Euskal Herria zuzentzen duten bi gobernuetatik batek (Espainia, Frantzia) bere armak errezibi ditzan. Euro-parlamentuak, ONU nazio Batuen Erakundeak, nazioarteko adituek, bake Nobel sariek sinesgarritasun osoa eman diote Euskal Herrian abiatua den bake bideari, hala nola Donostia-Aieten 2011ko urriaren 11an iragan zen nazioarteko konferentzian. Badu hamar urte pasa Iparretarrak, borroka armatua utzia duela iparraldean (Frantzia).
Baionatik Gernikara, mobilizazioak ez dira falta. 2014ean 150 000 presuna bildu zituen giza-kate bat osatu zen 120 kilometroko luzetasunean, bakearen eta erabakitzeko eskubidearen alde. Bortizkeriak sortzen duen ekintza/errepresioa/ekintza gurpil zoroaren ondotik, hona ziklo berri bat abiatzen dela : biziaren errespetua, aniztasun demokratikoaren onespena, begirunea biktima guztientzat. Falta dena da boteredunek parada hori eskutan har dezaten bake prozesua ontzat emanez argi eta garbiak diren keinuen bidez. Paradoxikoki Madril eta Paris ez dira mugitzen.

Sufrimenduak oro kontuan hartu
1960etik 2013raino euskal gatazkak 1061 hil eragin ditu, 817 hildako eta zaurituak 2300 eta 2600 artean ETAren eskutik, 94 hildako eta 746 zauritu segurtasun indarren eskutik. Euskaldunen kontra aritu diren indar paramilitarrek (bereziki Frantzian, Batallon vasco-espagnol eta GAL) 73 hildako eta 426 zauritu eragin dituzte. Horri gehitu behar zaizkio 77 erailketa  noren eskutik diren ez baita ezaguna. Hor dira ere Espainiako segurtasun indarrek burutu tortura kasuak, 5000 eta 10 000 artean. Erronka ez da txikia, aiherkundeak gainditu elkarrekin bizitzeko.

480 euskal preso politiko
Horietan 97 Frantzian. Gutxiz gehienak etxetik 800 kilometro baino urrunago dira. Errana dute, bederazka bai eta euskal preso politikoen kolektiboak ere, deliberatuak direla ez-bortizkeria aktiboaren bidean aurrera joatera. Euro justizia gorteak oroitarazten du preso edonori giza eskubideak bete behar zaizkiola. Bide horretan bakeak behar du ere presondegietan sartu : presoak etxera hurbildu, eritasun handia jasaten dutenak eta gaztigua betea dutenak askatu, presondegien kudeaketan  gizalegeak sartu.

Bakea ez da bortizkeriaren gelditzea bakarrik
Jendarte berri bat eraikitzea da kontua, non biktimak eta alde guztietako bortizkerien egileak elkar-bizitza berriaren protagonista izanen dituena. Hori da bake prozesuaren erronka nagusia, biktimen zauriak eztitu, historia irakurri giza eskubideak eta herri  bakoitzarenak begien aurrean edukiz, , presoei justizia trantsizionala bermatu. Sufrimendu oro behar da landu, erantzukizunak ezagutu, aurrera-pausoak egiaztatu.

Deia kargudun politikoei eta Elizari
Bideragarri izateko bake-prozesu horrek ez du alde batean geratu behar. Frantses eta Espainol gobernuek logiziala aldatu behar dute. Lehenagoko terrorismoaren logizialaren arabera ez da terroristekin mintzatu behar ! bakearen logizialarekin “terrorista” horiek onartuak dira bake bideratzaile bezala. horrela ekarriak izan ziren bezala denboran, Nelson Mandela hego Afrikan, Gerry Adams Irlandan ; bake logizial horretan atzoko etsaiak elkarrekin hitz egitera deituak dira, bidean berriz elkarrekin ibiltzea pentsatzen hasteko.
Kristauak erregularki elkartzen dira euskal elizbarrutietan, hala nola Baionakoan, bake prozesua bultzatzeko, otoitzaldiak eta ere, biktimen eta atentatu egileen topaketak antolatzeko. Gizatasun kontuetan aditua den Eliza ez da taula gainean kokatua den irakaspen emailea, bere baitan dauka  gatazka hori bete betean, eta bake bideratzaileen aldean ba dabil, indar kolektibo horri bere partea ekarriz. Sentsu horretan da euskal ordezkaritza bat Frantziako Justizia&bakea batzordean errezibitua izan.. Euskal jendarteak sustapen keinuak igurikitzen ditu Elizen partetik, espero du ere  Vatikanoaren esku-sartze bat gobernu zibilak parada historiko horretaz jabetu daitezen.

Atxik Berrituz taldeko Mikel Epalza

Lekukotasunak

Amaia Aseguinolaza, euskal preso baten andrea, Baionan katekista.
"Nere lehen sineste sendoa da sortu naizen lurrekoa eta alderdietarik haratago batzen gaituen hizkuntzakoa naizelako sentimendua. Familia da lehen. Frankismoaren ondorioak ezagutu ditut: hortik sortu injustiziek asaldatu naute eta nehoren ganik agindurik hartu gabe mobilizatzera lehiatu naute. Bizitzaren nahigabeek adikortasuna, partaliertasuna, MAITASUNAren eta DOHAINTASUNAren aldeko sentiberatasuna erakatsi dautate. Erbesteratua izan naiz, preso sartua. Preso baten andrea naiz eta preso baten haurren ama. Ezin suntsituzko fedeaz beterik nago, otoitzaz hazi su sakratuaz, nere baitako jainkozko egongiaren pozaz. Fede horrek nere haurrak hazten lagundu nau beren aitaren duintasunaren aldeko errespetua komunikatuz, berdin beren askatasun propioaren aldeko errespetua.
Nere bizi ibilbidean ikasi dut gizon-emazteek behar dutela elgar aditu, elgar ezagutu eta elgarren artean bakea egin. Nere izaite osoaz engaiatu naiz askatasuna haragitzera, arrazakeriari, harrokeriari, botere-goseari, bekaizkeriari, mendekueri uko eginez. Euskal herrian sortu emazte gisa engaiaturik nago kolektibo gizakor hortan, sinesten dut bake prozesuak bideratu nahi duen ELKARKIDETZAn."

Gabriel Mouesca, Iparretarrak erakundeko kide ohia.
Nere gaztaroan, Iparretarrak erakunde politiko-militarraren kide izan naiz. Bortizkeria erabili dut. Horregatik nere biziko 17 urte presondegian eraman ditut. Gaur egun, historiaren haizeak Euskal Herriko gatazkaren konponbidearen alde jotzen du. Oro deituak gira bake prozesuaren eragile izaitera, bakotxaren iragana dena delakoa izanik, etiketa politiko guzien gainetik. Urte bat du neskatto baten aita naizela: nere begiak haren gainean pausatzen diren aldi oro, ezinbestez opa diot bortizkeriarik gabeko mundu batean bizitzea. Izan ere indarkeria ezagutu dut, sortutako indarkeria edota jasana. Nere haragian bizi izan dut haurridetasun urratuaren esperientzia adierazkaitza. Gaur egun, harreman bortitzeri uko egiten dion etorkizuna bideratzeko xede bizia dut. Hori zor diotet – diotegu – ondoko belaunaldieri. Horregatik Giza eskubideen errespetuaren alde lehiatzen naiz, hauetan barne direlarik euskal presoen eskubide guziak; ahalegintzen naiz ere Euskal herriarekiko zerbait lokarri duten presunak bake bide hori sustenga dezaten.

Jean-Pierre Marin, atentatu baten biktima.
Euskalduna naiz, arrantzale familia batean sortua, Ondarribiatik Sokoara etorria. Iparretarrakeko norbaitek erabaki du, abisurik eta auzirik gabe, gaztigatua izan behar nintzela. Zertaz gaztigatua ? Golfeko lehiaketak antolatzeagatik eta kanpotar jende bati Euskal Herria ezagutarazteagatik ? 1992ko apirilean, goizeko hiruretan, lehergailu batek eztanda egin zuen nere etxean, 10 urte azpitiko lau haur, nere andrea eta nihaur etxean ginaudelarik. Mirakuilua da hilik ez baita izan. Kalte handiak bai, eta lau haur beldurrez orroaz, traumatizatuak. Haurren gurasoeri esker, bereziki errienta eta haren andreari esker, gau hartako oroitzapenak nola edo hala haizatu dituzte.
Hogoi urte geroago, historia ber-azaleratzen da gogo oneko presuna zonbaitek antolatu elgarretaratze baten bidez. Hor, lehergailuak jarri izan dituen mutil baten ezagutza egiten dut, eta  hainbat urte presondegi egin dituen beste batena ere. Luzaz elgarren artean hitzegin dugu; ez gaude denetan ados. Zer erran hogoi urte geroago ? Sekula ez da ahanzten, soilik memoria xoko batean gordetzen dira gauza horiek, ez idekitzea artoski saihesten den tiraderetan. Tiradera elgarretaratze egun hortan ber-idekia izan da. Atentatu bat jasan duten presunentzat, hiru aukera daude. Mendekioa: bainan ez du azkenik eta beti berriz haste da. Ezaxoltasuna. Elkarrizketaren bidez gauzatzen den konponketa baten bilaketa, eta, beharbada, barkamenaren bidez: hunek ondoko belaunaldientzat arazoa ezabatzeko abaintaila du. Aterabide hunen aldeko apustua egin dut alderdi biak zintzoak izaitekotan, nehoiz ahantzi gabe hizketatzeko bi izan behar direla.

Mikel Epalza, Baionako elizbarruriko apeza.
Bake prozesua bizi dut gizartearentzat eta presunentzat erronka nagusi bat bezala, bihotzak eta eskuak desarmatzeko dei bat bezala, Ebanjelioa bizitzeko aukera bat bezala ! Nere lau aitaxi-amatxiak euskal errefuxiatu politikoak ziren eta Baiona ondoan ehortziak izan dira beren herria berrikusi gabe. Nere aita Franco-k hiltzera kondenatu zuen eta azkenean askatu. 42 urte huntan apez izanik, mugaz bi aldetako hainbat euskal militante belaunaldi lagundu ditut. Hainbeste urtetako sufrimendua jasanik, uros gaude, euskal elizbarrutietako hainbat laiko eta apezekin, egun berri hau altxarazteagatik, duintasuna, justizia, gizatasun, adiskidetze hitzez bakea idazten den eguna. Jarrai dezagun hain igurikatua dagon Jesu Kristo guzien haurrideari leial dagon Elizaren orrialde hori idazten !

Kofi Anann, Gerry Adams, Pierre Joxe. Aieteko Adierazpena, 2011ko urriaren 11an.
"Gure esperientziak erakatsi dauku bakearen aldeko zinezko parada bat sortzen denean, huni lotu behar dela. Herri huntako kideen eta beraien ordezkari politikoen artean euskal gatazka elkarrizketa bidez eta indarkeriari uko ekinez konpontzeko xedea handituz joan ondoan, parada sortu da. Sinesten dugu 50 urtez goragoko indarkeriari bukaera emaiteko parada badagola gaur egun, bake zuzen eta iraunkorra bideratzeko."