Atxik
Berrituz taldeak Frantziako apezpikuen atea behin eta berriz jo ondoan
irekitzea kausitu zuen joan den otsailaren 11an. Egun hartan biltzar nagusia
egiten zuen Frantziako apezpikuen "Justice et Paix" Batzordeak
errezibitu zituen Atxik Berrituz elkarteko bi kide : Mikel Epalza eta Gabi
Mouesca. Oren eta erdiko solasaldia bururatzean Batzordeak bi orrialde eskaini
zizkion Atxik Berrituzi, hilabetero ateratzen duen aldizkarian. Aldizkari
horren apirileko edizioa kausituko duzue loturiK hitza emanez : Amaia
Aseginolasa, Gabriel Mouesca, Jean-Pierre Marin eta Mikel Epalzari.
L'association
"Atxik Berrituz" (tenir en se renouvelant) qui regroupe des
chrétiens qui veulent accompagner le processus de paix en Pays Basque, a pu
rencontrer la Commission justice et paix de la Conférence des Évêques de
France, lors de sa réunion générale le 11 février dernier à Paris. La
Commission a proposé aux deux représentants Gabriel Mouesca et Mikel Epalza de
présenter la thématique de la paix en pays basque sur les deux pages centrales
de sa revue mensuelle du mois d’avril 2015 avec témoignages de Amaia Aseginolasa, femme de détenu basque,
Jean-Pierre Marin, victime d'un attentat d'Iparretarrak.
http://justice-paix.cef.fr/spip.php?article546
Justizia & Bakearen gutuna apirila 2015
Artikuluen itzulpena :
Justizia & Bakearen gutuna apirila 2015
Euskal Herria Bakean bide bat zaila
eta ezin saihestuzkoa
Mikel
Epalza aitarekin eta Gabriel Mouescarekin bildu ondoan justizia&bakeak
hitza ematen die.
Lau urte atentaturik gabe
1959an hegoaldeko (Espainia)
abertzale batzuek erakunde armatu bat sortzen dute, ETA Euskadi ta Askatasuna
deitzen dena. 1936an J.A. Aguirrek zuzentzen zuen euskal gobernuaren eta Euskal
Herriaren eskubideak zaindu zituzten euskal soldaduen semeak dira ETAren
sortzaileak. 2011an, jendartearen ahotsari jaramon emanez, ETAk behin betiko ezetz erran dio bortizkeriari, eta baietz elkarrizketari.
Keinu bat burutu du indartsua eta
unilaterala, eta zain dago Euskal Herria zuzentzen duten bi gobernuetatik batek
(Espainia, Frantzia) bere armak errezibi ditzan. Euro-parlamentuak, ONU nazio
Batuen Erakundeak, nazioarteko adituek, bake Nobel sariek sinesgarritasun osoa
eman diote Euskal Herrian abiatua den bake bideari, hala nola Donostia-Aieten
2011ko urriaren 11an iragan zen nazioarteko konferentzian. Badu hamar urte pasa
Iparretarrak, borroka armatua utzia duela iparraldean (Frantzia).
Baionatik Gernikara, mobilizazioak ez
dira falta. 2014ean 150 000 presuna bildu zituen giza-kate bat osatu zen
120 kilometroko luzetasunean, bakearen eta erabakitzeko eskubidearen alde.
Bortizkeriak sortzen duen ekintza/errepresioa/ekintza gurpil zoroaren ondotik,
hona ziklo berri bat abiatzen dela : biziaren errespetua, aniztasun
demokratikoaren onespena, begirunea biktima guztientzat. Falta dena da
boteredunek parada hori eskutan har dezaten bake prozesua ontzat emanez argi
eta garbiak diren keinuen bidez. Paradoxikoki Madril eta Paris ez dira
mugitzen.
Sufrimenduak oro kontuan hartu
1960etik 2013raino euskal gatazkak
1061 hil eragin ditu, 817 hildako eta zaurituak 2300 eta 2600 artean ETAren
eskutik, 94 hildako eta 746 zauritu segurtasun indarren eskutik. Euskaldunen
kontra aritu diren indar paramilitarrek (bereziki Frantzian, Batallon
vasco-espagnol eta GAL) 73 hildako eta 426 zauritu eragin dituzte. Horri gehitu
behar zaizkio 77 erailketa noren
eskutik diren ez baita ezaguna. Hor dira ere Espainiako segurtasun indarrek
burutu tortura kasuak, 5000 eta 10 000 artean. Erronka ez da txikia,
aiherkundeak gainditu elkarrekin bizitzeko.
480 euskal preso politiko
Horietan 97 Frantzian. Gutxiz
gehienak etxetik 800 kilometro baino urrunago dira. Errana dute, bederazka bai
eta euskal preso politikoen kolektiboak ere, deliberatuak direla ez-bortizkeria
aktiboaren bidean aurrera joatera. Euro justizia gorteak oroitarazten du preso
edonori giza eskubideak bete behar zaizkiola. Bide horretan bakeak behar du ere
presondegietan sartu : presoak etxera hurbildu, eritasun handia jasaten dutenak
eta gaztigua betea dutenak askatu, presondegien kudeaketan gizalegeak sartu.
Bakea ez da bortizkeriaren gelditzea bakarrik
Jendarte berri bat eraikitzea da
kontua, non biktimak eta alde guztietako bortizkerien egileak elkar-bizitza
berriaren protagonista izanen dituena. Hori da bake prozesuaren erronka
nagusia, biktimen zauriak eztitu, historia irakurri giza eskubideak eta
herri bakoitzarenak begien aurrean
edukiz, , presoei justizia trantsizionala bermatu. Sufrimendu oro behar da
landu, erantzukizunak ezagutu, aurrera-pausoak egiaztatu.
Deia kargudun politikoei eta Elizari
Bideragarri izateko bake-prozesu
horrek ez du alde batean geratu behar. Frantses eta Espainol gobernuek
logiziala aldatu behar dute. Lehenagoko terrorismoaren logizialaren arabera ez
da terroristekin mintzatu behar ! bakearen logizialarekin “terrorista” horiek
onartuak dira bake bideratzaile bezala. horrela ekarriak izan ziren bezala denboran,
Nelson Mandela hego Afrikan, Gerry Adams Irlandan ; bake logizial horretan
atzoko etsaiak elkarrekin hitz egitera deituak dira, bidean berriz elkarrekin
ibiltzea pentsatzen hasteko.
Kristauak erregularki elkartzen dira
euskal elizbarrutietan, hala nola Baionakoan, bake prozesua bultzatzeko,
otoitzaldiak eta ere, biktimen eta atentatu egileen topaketak antolatzeko.
Gizatasun kontuetan aditua den Eliza ez da taula gainean kokatua den irakaspen
emailea, bere baitan dauka gatazka
hori bete betean, eta bake bideratzaileen aldean ba dabil, indar kolektibo
horri bere partea ekarriz. Sentsu horretan da euskal ordezkaritza bat
Frantziako Justizia&bakea batzordean errezibitua izan.. Euskal jendarteak
sustapen keinuak igurikitzen ditu Elizen partetik, espero du ere Vatikanoaren esku-sartze bat gobernu
zibilak parada historiko horretaz jabetu daitezen.
Atxik Berrituz taldeko
Mikel Epalza
Lekukotasunak
Amaia Aseguinolaza, euskal
preso baten andrea, Baionan katekista.
"Nere lehen sineste sendoa da
sortu naizen lurrekoa eta alderdietarik haratago batzen gaituen hizkuntzakoa
naizelako sentimendua. Familia da lehen. Frankismoaren ondorioak ezagutu ditut:
hortik sortu injustiziek asaldatu naute eta nehoren ganik agindurik hartu gabe
mobilizatzera lehiatu naute. Bizitzaren nahigabeek adikortasuna,
partaliertasuna, MAITASUNAren eta DOHAINTASUNAren aldeko sentiberatasuna
erakatsi dautate. Erbesteratua izan naiz, preso sartua. Preso baten andrea naiz
eta preso baten haurren ama. Ezin suntsituzko fedeaz beterik nago, otoitzaz
hazi su sakratuaz, nere baitako jainkozko egongiaren pozaz. Fede horrek nere
haurrak hazten lagundu nau beren aitaren duintasunaren aldeko errespetua
komunikatuz, berdin beren askatasun propioaren aldeko errespetua.
Nere bizi ibilbidean ikasi dut
gizon-emazteek behar dutela elgar aditu, elgar ezagutu eta elgarren artean
bakea egin. Nere izaite osoaz engaiatu naiz askatasuna haragitzera,
arrazakeriari, harrokeriari, botere-goseari, bekaizkeriari, mendekueri uko
eginez. Euskal herrian sortu emazte gisa engaiaturik nago kolektibo gizakor
hortan, sinesten dut bake prozesuak bideratu nahi duen ELKARKIDETZAn."
Gabriel Mouesca,
Iparretarrak erakundeko kide ohia.
Nere gaztaroan, Iparretarrak erakunde
politiko-militarraren kide izan naiz. Bortizkeria erabili dut. Horregatik nere
biziko 17 urte presondegian eraman ditut. Gaur egun, historiaren haizeak Euskal
Herriko gatazkaren konponbidearen alde jotzen du. Oro deituak gira bake prozesuaren
eragile izaitera, bakotxaren iragana dena delakoa izanik, etiketa politiko
guzien gainetik. Urte bat du neskatto baten aita naizela: nere begiak haren
gainean pausatzen diren aldi oro, ezinbestez opa diot bortizkeriarik gabeko
mundu batean bizitzea. Izan ere indarkeria ezagutu dut, sortutako indarkeria
edota jasana. Nere haragian bizi izan dut haurridetasun urratuaren esperientzia
adierazkaitza. Gaur egun, harreman bortitzeri uko egiten dion etorkizuna
bideratzeko xede bizia dut. Hori zor diotet – diotegu – ondoko belaunaldieri.
Horregatik Giza eskubideen errespetuaren alde lehiatzen naiz, hauetan barne
direlarik euskal presoen eskubide guziak; ahalegintzen naiz ere Euskal
herriarekiko zerbait lokarri duten presunak bake bide hori sustenga dezaten.
Jean-Pierre Marin, atentatu
baten biktima.
Euskalduna naiz, arrantzale familia
batean sortua, Ondarribiatik Sokoara etorria. Iparretarrakeko norbaitek erabaki
du, abisurik eta auzirik gabe, gaztigatua izan behar nintzela. Zertaz
gaztigatua ? Golfeko lehiaketak antolatzeagatik eta kanpotar jende bati Euskal
Herria ezagutarazteagatik ? 1992ko apirilean, goizeko hiruretan, lehergailu
batek eztanda egin zuen nere etxean, 10 urte azpitiko lau haur, nere andrea eta
nihaur etxean ginaudelarik. Mirakuilua da hilik ez baita izan. Kalte handiak
bai, eta lau haur beldurrez orroaz, traumatizatuak. Haurren gurasoeri esker,
bereziki errienta eta haren andreari esker, gau hartako oroitzapenak nola edo
hala haizatu dituzte.
Hogoi urte geroago, historia
ber-azaleratzen da gogo oneko presuna zonbaitek antolatu elgarretaratze baten
bidez. Hor, lehergailuak jarri izan dituen mutil baten ezagutza egiten dut,
eta hainbat urte presondegi egin
dituen beste batena ere. Luzaz elgarren artean hitzegin dugu; ez gaude denetan
ados. Zer erran hogoi urte geroago ? Sekula ez da ahanzten, soilik memoria xoko
batean gordetzen dira gauza horiek, ez idekitzea artoski saihesten den
tiraderetan. Tiradera elgarretaratze egun hortan ber-idekia izan da. Atentatu
bat jasan duten presunentzat, hiru aukera daude. Mendekioa: bainan ez du
azkenik eta beti berriz haste da. Ezaxoltasuna. Elkarrizketaren bidez gauzatzen
den konponketa baten bilaketa, eta, beharbada, barkamenaren bidez: hunek ondoko
belaunaldientzat arazoa ezabatzeko abaintaila du. Aterabide hunen aldeko
apustua egin dut alderdi biak zintzoak izaitekotan, nehoiz ahantzi gabe
hizketatzeko bi izan behar direla.
Mikel Epalza, Baionako
elizbarruriko apeza.
Bake prozesua bizi dut gizartearentzat
eta presunentzat erronka nagusi bat bezala, bihotzak eta eskuak desarmatzeko
dei bat bezala, Ebanjelioa bizitzeko aukera bat bezala ! Nere lau
aitaxi-amatxiak euskal errefuxiatu politikoak ziren eta Baiona ondoan ehortziak
izan dira beren herria berrikusi gabe. Nere aita Franco-k hiltzera kondenatu
zuen eta azkenean askatu. 42 urte huntan apez izanik, mugaz bi aldetako hainbat
euskal militante belaunaldi lagundu ditut. Hainbeste urtetako sufrimendua
jasanik, uros gaude, euskal elizbarrutietako hainbat laiko eta apezekin, egun
berri hau altxarazteagatik, duintasuna, justizia, gizatasun, adiskidetze hitzez
bakea idazten den eguna. Jarrai dezagun hain igurikatua dagon Jesu Kristo
guzien haurrideari leial dagon Elizaren orrialde hori idazten !
Kofi Anann, Gerry Adams,
Pierre Joxe. Aieteko Adierazpena, 2011ko urriaren 11an.
"Gure esperientziak erakatsi dauku bakearen
aldeko zinezko parada bat sortzen denean, huni lotu behar dela. Herri huntako
kideen eta beraien ordezkari politikoen artean euskal gatazka elkarrizketa
bidez eta indarkeriari uko ekinez konpontzeko xedea handituz joan ondoan,
parada sortu da. Sinesten dugu 50 urtez goragoko indarkeriari bukaera emaiteko
parada badagola gaur egun, bake zuzen eta iraunkorra bideratzeko."
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina