2015(e)ko ekaina 4, osteguna

Otoitzaldia Angelun "Bakea zuekin ! La Paix soit avec vous !" - Temps de prière à l'église de La Trinité à Anglet le 29 mai 2015




ANGELU TRINITATEko ELIZAN    2015-05-29

ATXIK BERRITUZ kristau Kolektiboa sortu zen 2012ko azaroan, Aiete-ko Nazioarteko Konferentziaren urteburukari, Konferentziak eta ETA erakundeak hartu erabaki historioak bakeari zabaldu bideari jarraipen bat emaiteko gogoarekin.
ATXIK BERRITUZ Kolektiboaren ekimena (edo iniziatiba), gizarte zibilak bake prozesuaz jabetzeko daraman dinamikan kokatzen da. Alabaina, gure ustea da kristau erkidegoak, gizarte zibilaren partalier denaz geroz, baduela berariazko ekarpena egiteko prozesu hau aintzinarazteko.
Gure egitatea, erronka edo estrategia politiko guziei begira, mendekotasunik gabekoa da; eta debekatzen diogu gure buruari presunen edo gertakarien ebaluazio moralean sartzea.
Gure egikundearen helburua da hautsi lokarria ber-lotzea, gatazka aldian eta hunen ondorioz jarri hisia ezabatzeko asmoz. Hori du erran nahi "Adiskidetzea"k (beharbada hobe litaike "ber-lokarritzea" erraitea): ez da zentzuzkoa, alabaina, atzoko etsaiak gaur batzuk bertzeen besoetan eror daitezkeela pentsatzea. Hala ere, xedea da harremana ber-abiaraztea, hisia haizatzeko.
Gauzak argitzeko, gure inguruan zonbaitetan entzuten diren bi baieztapenetarik abiatu nahi nuke. Lehena: « Bakea ?... Bainan ez gaude gerlan !... », eta bigarrena: "Barka ezinezko gauzak egin izan dira !..."
Entzuten den lehen baieztapenak behartzen gaitu bakeaz dugun ikuspegia eta kontzeptua zehaztera.
Bakea ez da xoilik gerla-eza, ez eta ere gerlaren kontrarioa edo alderantzia. Bakea gerla-eza bezala definitzeak, bakea ikuskera eta mami huts, pasibo, osagabe eta urrunkor batera mugatzea da. Bakearen eremua ainitzez zabalagoa da, indarkeriaren eremua gerlarena baino ainitzez zabalagoa delako.
Bakea ez da ere indarkeri-eza, bainan bai indarkeriaren kontrarioa edo alderantzia. « Bakea ez da hitz bat, jarrera bat baizik » dio erran zahar anonimo batek.
Bakea aktibotasuna da, ez pasibotasuna. Eguneroko elkarrekintza guzietan pratikatzen den egaiamendua da.
Euskal gatazkaren kasuan, politikoek badute, bistan da, beren zeregina, eta hauen ganik etengabe exigitu behar dugu zinezko bakearen bidean engaia ditezen. Bainan guk, erantzunkizun politiko zuzenik ez dugunek, gure eginahalak egin behar ditugu gure esku dagona egiteko. Eta oroz gainetik norberaren esku dagona da bakeari buruzko BERE barne-jarrera lantzea.
ATXIK BERRITUZek proposatzen duena da lehen lehenik gure begirada aldatzea bai presuneri begira, bai iraganari begira: gure hizkera berezian, hori deitzen dugu "bihotz-berritzea". Azkenean, erronka da bizikidetza berri baten eraiketan eragile izaitea, elkarrizketaren bidez.
Hortarako, lehenik eta oroz gainetik kondutan hartu beharrak dira presunak, gizabanakoak, Presuna Bera; eta hau hurbilketa ahalik eta "orekatu" eta bidezkoan gatazkaren protagonista desberdineri dagokionez. Magalie Besse anderearen ahotik entzun ahal izan dugu: "bizi diren sufrimenduen alderako ezagupen ez-simetrikoa ainitzetan salatua da, mespretxu marka eta onartezinezko injustizia bezala hartua da."
Sufrimendua edozoin kolore politikoren gainetik doa, eta etzaigu sufrimendu bihirik arrotz gelditu behar. "Sufrimendu historia bakotxa, bakarra eta sakratua da; eta bakotxak, bakarra balitz bezala merezi du ezagupen eta arta" (Joxe Arregi euskal teologoa).
Jarrera egokia Samariarrarena da: zauritu bat ikusten du bide bazterrean. Ez da axolatzen nor den jakiteaz, nundik heldu den, zoin den haren erlijionea, zergatik aurkitzen den planta hortan... Ez ! Zauritua da, eta premiatsuena haren artatzea da ! Ez da bidetik baztertzen apeza edo lebitarra bezala, bainan zalditik jausten da eta zaurituaz kargu hartzen du.
Hori da gaur guri dagokigun eginbidea: zaurituetaz axola hartzea. Ezagutzen ditugu beharbada gure inguruan presuna edo familia "zaurituak". Proposatzen duguna da familia haueri eta beraien egoerari buruz begirada berri bat ekartzea, enpatiaz eta urrikiz eginiko begirada. Bakearen alde, dena hortarik hasten da, norberaren jarrera aldatzeatik.
Iritzi herrikoiak aurpegiratzen daukun beste baieztapena da: "Barka ezinezko gauzak egin izan dira !..."
Egia da euskal gatazkak ainitz biktima egin dituela: hilak, zaurituak... Zer jarrera hartu drama hoieri begira ?
Entzun dezagun Joxe Arregi euskal teologoak proposatzen duen hausnarketa Kain eta Abel-en Biblia pasartetik abiatuz.
Anaiari hitza ukatzetik dator hilketa. Anaiak anaiari hitza ukatzea, hiltzea bezala da.
Kontua hemen ez da errua, bainan bai erantzunkizuna.
HASIERAn irakurtzen dugu (4, 7): "Zuzen jokatzen baduzu, argituko zaizu aurpegia; bainan makur jokatzen baduzu, atean duzu bekatua, barrandan. Halere, menpera dezakezu."
Bestela erran'ta: ongia eginez argituko zaizu aurpegia. Eta zu gai zira ona izaiteko, gauza zira ongia egiteko. Hortan datza erantzunkizuna. Kontua ez da "errua" nork duen erabakitzea, bainan bai egin den zauria sendatzea, baita eragilearen zauria ere. Kontua ez da gaizkilea zigortzea, bainan bai arduratsu eta ongile izaiten laguntzea.
Jainkoak ez du Kain zigortzen, ez madarikatzen. Kontzientzia esnarazten dio, bere buruaz eta ekintza krudelaz ohartaraziz. Ez, ordea, burumakur eta larri bizi dadin, alderantziz baizik: bere duintasunaz jabetu dadin, bere buruarekiko konfiantza berreskura dezan, ongi egiteko gai izan dadin eta beldurrik gabe bideari jarrai diezaion, anaia hilaren eta anaia bizi guzien anaia bezala.
Hiltzailea hiltzea ez da bidezko. Ez da mendekioa zilegi. Ez du gaztiguak zentzurik. Erronka da nola ardietsi gaizkileak kalterik ez gehiago egitea, ongile bihurtzea, hiltzailea biziaren babesle izaitea.
Ordu da zibilizazioaren bidean urrats bat gehiago egin dezagun. Ez du kaltegilearen gaztiguak biktimaren zauria sendatzen, bainan bai ezagupen eta erreparazio sozialak (eta ekonomikoak, beharrez). Aski da ! Haiza dezagun gure baitarik mendeku gosea. Ordu da justizia gaztigatzailetik justizia berriztatzailera pasa gaiten.

Azken hitza hartzen dut iragan hilabetean Frantziako Apezpikuen Konferentziako "Justice et Paix" Batzordeak argitaratu aldizkaritik (Batzorde hunek bere Osoko Bilkuran errezebitu ditu gure Kolektiboko bi ordezkari): "Bakea ez soilik indarkeriaren amaiera. Kontua da gizarte berri bat eraikitzea, zointan alde guzietako biktimak eta indar eragileak "bizikidetza" berri baten protagonistak bihurtu behar diren. Bake prozesu hunen erronka soilik hauxe da: biktimen zauriak artatzea, historia Giza eskubideen eta Herri eskubideen ikuspegitik irakurtzea, presoeri justizia transizionala aplikatzea. Sufrimen oro artatu beharra dago, erantzunkizunak aitortuak izan behar dute, urratsak egiaztatuak !"

ATXIK BERRITUZen izenean
Peio Ospital




ANGLET - LA TRINITÉ  29-05-2015 

Le Collectif de chrétiens en Pays Basque «   ATXIK BERRITUZ   » [Tenir en (se) renouvelant] a été créé en novembre 2012, à la faveur de l'anniversaire de la Conférence Internationale d'Aiete, et la décision historique de l'ETA d'abandonner la lutte armée.
La démarche d’ATXIK BERRITUZ s'inscrit dans la dynamique d'appropriation du processus de paix par la société civile. Nous considérons, en effet, que la communauté chrétienne, pour autant qu'elle participe de la société civile, a une contribution spécifique à apporter dans l'évolution de ce processus.
Notre action est totalement indépendante de tout enjeu ou stratégie politiques et elle s’interdit tout jugement moral sur les personnes ou les événements. Elle vise à renouer le lien brisé en vue d'abolir la haine instaurée pendant le conflit et par les conséquences du conflit. C'est ça le sens de la "réconciliation": il serait bien sûr absurde d’imaginer que les ennemis d'hier puissent  tomber aujourd'hui dans les bras les uns des autres. Ce dont il s'agit c'est de travailler  à renouer la relation pour évacuer la haine.
Pour illustrer ce propos, je partirai de deux réflexions que nous entendons parfois autour de nous. La première c'est : « La Paix ?... Mais nous ne sommes pas en guerre... »  et la seconde: Des choses impardonnables ont été commises“. 
 La première de ces réflexions entendues nous conduit à préciser d’abord la vision et le concept que nous avons de la paix.
La paix n'est pas seulement l'absence de guerre, ni même seulement le contraire ou l'inverse de la guerre. Définir la paix comme la non-guerre, revient à ne lui donner qu’un contenu vide, passif, incomplet et lointain. Or le champ de la paix est beaucoup plus vaste, car le champ de la violence est beaucoup plus vaste que celui de la guerre.
La paix n'est pas non plus la seule absence de violence, mais bien le contraire ou l'inverse de la violence.« La paix, ce n'est pas un mot, mais un comportement » dit un proverbe anonyme.
La paix n’est pas passive, elle est active. C'est un engagement qu'il nous est possible de pratiquer dans tous nos inter-échanges quotidiens.
Dans le cas du conflit basque, il y a, bien sûr, le rôle des politiques, et nous devons revendiquer sans cesse auprès d'eux qu'ils s'engagent sur la voie d'une paix authentique. Mais nous, qui n'avons sans doute  pas de responsabilité politique directe, nous devons nous efforcer de faire ce qui est en notre pouvoir. Et ce qui par-dessus tout est du pouvoir de chacun, c'est d'agir sur SA disposition intérieure à l'égard de la paix.
Ce que propose Atxik Berrituz c'est d'abord de changer notre regard à la fois sur les personnes et sur le passé: c'est ce que nous appelons dans notre langage la conversion. En définitive, l'enjeu (ou le défi) est de participer à créer un nouveau vivre-ensemble, mais par le dialogue.
Pour cela, il convient de considérer d'abord et avant tout les personnes, les individus, La Personne; et ceci dans une approche que nous souhaitons la plus "équilibrée" et équitable  possible auprès des différents protagonistes du conflit. Magalie Besse le rappelait lors d'une soirée organisée par Atxik Berrituz: "la dissymétrie de la reconnaissance des souffrances vécues est ainsi fréquemment dénoncée et perçue comme une marque de mépris et une injustice intolérables."
La souffrance dépasse toute couleur politique, et aucune souffrance  ne doit nous être étrangère. "Chaque histoire de souffrance est unique et sacrée, et chacune mérite reconnaissance et attention comme si elle était unique", nous dit le théologien basque Joxe Arregi.
La bonne attitude c'est celle du Samaritain: il voit un blessé au bord de la route. Il ne se pose pas la question de savoir qui il est, d'où il vient, quelle est sa religion, pourquoi il est dans cet état etc... Non ! Il est blessé, l'urgence c'est de le soigner ! Il ne fait pas de détour comme le prêtre ou le lévite, il descend de sa monture et prend en charge le blessé.
C'est là la tâche qui nous revient aujourd'hui: nous pencher sur les blessés. Nous connaissons peut-être autour de nous des personnes, des familles "blessées" par le conflit basque. Ce que nous proposons c'est d'abord de porter un regard nouveau sur ces personnes et leurs situations, un regard  fait d'empathie et de miséricorde. Pour la Paix, tout commence par là, par le changement d'attitude individuelle.
La deuxième réflexion que nous renvoie parfois le sens populaire, c'est: "des choses impardonnables ont été commises".
Il est vrai que le conflit basque a fait beaucoup de victimes: des morts, des blessés... Comment nous situer par rapport à tous ces drames ?
Je vous propose d’écouter cette réflexion du théologien basque Joxe Arregi, à partir du récit biblique de Caïn et Abel.
Le meurtre est la conséquence du refus au frère (à l'autre) de la parole. Qu'un frère nie à son frère le droit à la parole revient à tuer ce dernier.
            La question ici est non pas celle de la culpabilité, mais celle de la responsabilité.
Nous lisons dans la Genèse: « Si tu agis bien, tu te relèveras. Mais si tu n'agis pas bien, le péché est tapi à ta porte: son désir se porte vers toi, mais toi, maîtrise-le! » (Genèse 4:6-7). Autrement dit : C'est en faisant le bien que ton visage s'éclairera. Et tu es apte à être bon, tu es apte à faire le bien. C'est là que se situe la responsabilité. La question n'est pas de s'acharner sur le coupable, mais bien de guérir les blessures causées, y compris la blessure de l'auteur lui-même.
Dieu ne punit pas Caïn, il ne le maudit pas. Il éveille sa conscience en le renvoyant à lui-même et à la cruauté de l'acte. Et ceci non pas pour qu'il vive définitivement accablé et écrasé, tout au contraire : pour qu'il se réapproprie sa propre dignité, qu'il reprenne confiance en lui-même et qu'il devienne apte à faire le bien et à poursuivre sa route, comme frère du frère mort et de tous les frères vivants.
Tuer le meurtrier n'est pas équitable. La vengeance n'est pas légitime. La punition n'a pas de sens. L'enjeu est de faire que le malfaiteur ne cause plus de tort, qu'il devienne bienfaiteur, que le meurtrier devienne protecteur de la vie.
Il est temps de franchir un pas dans la civilisation. Ce n’est pas le châtiment du responsable qui guérit la blessure de la victime, mais la reconnaissance et la réparation sociale (et économique, si nécessaire). Cela suffit. Extirpons de nous le désir de vengeance. Il est temps de passer de la justice punitive à la justice restauratrice.

J'emprunte, enfin,  la conclusion à l'article paru le mois dernier dans La Lettre de la Commission Justice et Paix de la Conférence Episcopale; cette Commission a reçu en Assemblée pleinière deux personnes de notre Collectif . "La Paix n'est pas que fin de la violence. Il s'agit de construire une nouvelle société où victimes de tous bords et auteurs de violences ont à devenir protagonistes d'un nouveau "vivre-ensemble". C'est là tout l'enjeu de ce processus de paix: panser les plaies des victimes, lire l'histoire sous le prisme des Droits de l'Homme et de ceux de chaque peuple à exister, appliquer une justice transitionnelle aux prisonniers.
Toute souffrance doit être traitée, les responsabilités reconnues, les pas vérifiés !"

Au nom d'ATXIK BERRITUZ
Peio Ospital