2016(e)ko urtarrila 7, osteguna

Bake beila Martxutan 2016. urtarrilaren 14ean - Veillée pour la paix à Masparraute le jeudi 14 janvier 2016


Eskerrik beroenak gaur Martxutako eliza huntan gu errezebitzeagatik ! Urte hastapen guziez, agiantzak trukatzen ditugu elgarren artean: osagarria, zoriona, bakea opa ditugu elgarri. Gaur bilduak gira preseski bake agiantza obra-bidean jartzeko. Ainitzetan kantatzen dugu "bake gosean da jendea... Nitan, zu baitan, gu baitan, denetan, bakea dagola orotan !" Hori da hain xuxen ATXIK BERRITUZ Kolektiboaren xedea: gutarik bakotxa izan dadin bakegile ! 

Aieten (Donostiako auzoan) bake prozesua bidean jarri zenetik, 2011ko urriaren 11an, ez da atentatu bihirik izan. ETA erakundeak behin betikotz utzi du borroka armatua. Bainan gatazka luze horren zauriak, biktimen sufrimenduak, presoen eta hauen familien oinazeak hor daude beti gure begien aintzinean. ATXIK BERRITUZ-ek berriz ere oroitarazi nahi du bakea ez dela xoilik armen isiltzea, bainan bai, eta oroz gainetik, justiziaren kunplitzea, presoen eskubideak errespetatzea: hauek beraien familietarik hurbiltzea, eri direnak libratzea. Bakea, azkenean, gu denen egitekoa da: elgar errespetatuz elgarrekin bizitzea da, elgarrekin bizitzea sofritzen dutenekin bide eginez. 

Xede hori gogoan, eta "Bakea Euskal Herrian eta mundu osoan" gai-burutzat hartuz, antolatu ditu ATXIK BERRITUZ-ek hainbat topaketa eta otoitzaldi elizbarruti etxean, Belokeko frailetxean, Kanbo, Donibane Lohitzune, Angelu Trinitateko elizetan, gaur Martxutan eta helduden apirilean Hendaian. Frantziako Apezpikuen Konferentziaren "Justice et Paix" batzordeak ATXIK BERRITUZ-en ordezkariak errezebitu ditu Parisen, eta bere aldizkariaren ale bat dedikatu du Euskal Herriko bakeari. 

Gure kristau eginkizunean gaude kontzientziak atzartzen ditugularik, gizartea eta Eliza mobilizatzera deitzen ditugularik, engaiatzera eta axolagabekeria gainditzera lehiatzen ditugularik, berdin gobernuak beraien geldikeriatik ateratzera deitzen ditugularik. Joanden larunbateko manifestaldiek, Baionan ala Bilbon, argi eta garbi agertu dute herri osoak sustengatzen duela aldarrikapen hau: ez ditaike bakerik izan justiziarik gabe. Berdin, ez ditaike izan bakerik bihotz-berritzerik gabe ! 

Nelson Mandela, Hego Afrikako lehen Presidente beltzak, 27 urte preso egon ondoan, hauxe zioen: "Baketzeak (adiskidetzeak), legezko mugak baino haratagoko prozesu izpiritual bat eskatzen du. Jendeen bihotzetan eta buruetan gauzatu behar da." 

Gure egiten ditugu hitz hauek, bai ta ere Urrikiaren Urtea estreinatzerakoan, Frantses Aita Sainduak erran hitzak: 

"Urrikalmendua Jainkoaren bihotza da. Ondorioz, beraien burua haren haurrek osatzen duten familia handi bakarreko menbrotzat daukatenen bihotza ere izan behar du; bihotz horrek taupada beroz jotzen du giza duintasuna jokoan dagon aldi oro, hunek duelako itxuratzen Jainkoaren aurpegia izaki orotan. Jesusek jakinean jartzen gaitu: Jainkoak gure ekintzak jujatzeko erabiltzen duen neurgailua da besteen alderako gure maitasuna, izanik atzerritar, eri, preso, egoitzarik gabeko, berdin etsai. Kristauak dauden edozein tokitan, urrikiaren oasis bat aurkitu behar luke edonork. Hortara heltzeko, ezinbestekoa da bihotz berritzea: erran nahi baita egiatasunezko elkartasunez besteeri idekitzeko gai bihurtzea." 



Un grand merci de nous recevoir ce soir à l'Eglise de Masparaute. Chaque début d'année nous formulons des vœux de santé, de bonheur, de paix. Ce soir nous sommes là pour que le vœu de la paix se réalise. Nous chantons souvent « la paix elle aura ton visage, la paix sera toi, sera moi, sera nous ! » C'est le souhait du groupe de chrétiens Atxik Berrituz- continuer en se renouvelant- que chaque personne devienne un artisan de paix ! 

Depuis l'ouverture du processus de paix à Aiete près de San Sebastien, le11 Octobre 2011, il n'y a pas eu un seul attentat. L'organisation ETA a arrêté définitivement la lutte armée. Mais les plaies de ce long conflit, les souffrances des victimes, les souffrances des prisonniers et leur famille sont toujours là devant nos yeux. Atxik Berrituz tient à rappeler que la paix ce n'est pas seulement l'arrêt des armes c'est aussi et surtout l'accomplissement de la justice, des droits des prisonniers : celui du rapprochement, de la libération des malades. La paix en définitive nous concerne tous ; c'est vivre ensemble en se respectant, vivre ensemble en faisant le chemin avec ceux qui souffrent. 

C'est avec ces objectif que Atxik Berrituz a organisé des soirées de rencontre et de prière sur ce thème de "la paix au Pays Basque et dans le monde", en la maison diocésaine, l'abbaye de Belloc, l'église de Cambo, de Saint Jean de Luz, d'Anglet, ce soir à Masparraute et en avril à Hendaye. ATXIK BERRITUZ a été reçu à Paris par la Commission "Justice et Paix" de la Conférence épiscopale française qui a consacré un numéro à la paix au Pays basque. Nous sommes dans notre rôle de chrétiens quand nous réveillons les consciences, quand nous essayons de mobiliser la société et l'Eglise pour qu'elle s'engage, surmonte l'indifférence et demande aux gouvernements de sortir de l'immobilisme actuel. Les manifestations de Samedi dernier à Bayonne et Bilbao sont un signe fort que tout un peuple soutient cette revendication: pas de paix sans justice. Pas de paix non plus sans conversion des cœurs ! 

Nelson Mandela, premier président noir de l'Afrique du Sud, après 27 années de prison a dit ceci : “La réconciliation est un processus spirituel qui requiert plus qu’un cadre légal. Elle doit se réaliser dans les cœurs et les esprits des gens. » 

Nous faisons nôtres ces paroles qui font écho à celles prononcées par le pape François en inaugurant cette année 2016 de la Miséricorde: 

« La miséricorde est le cœur de Dieu. Elle doit donc être aussi le cœur de tous ceux qui se reconnaissent membres de l'unique grande famille de ses enfants ; un cœur qui bat fort partout où la dignité humaine – reflet du visage de Dieu dans ses créatures – est en jeu. Jésus nous avertit : l’amour pour les autres – les étrangers, les malades, les prisonniers, les sans-domicile-fixe, même les ennemis – est l’unité de mesure de Dieu pour juger nos actions. Là où il y a des chrétiens, quiconque doit pouvoir trouver une “oasis de miséricorde. Cela demande la conversion du cœur : c’est à dire que nous devenions capables de s’ouvrir aux autres avec une solidarité authentique.»









Manifestaldia 2016ko urtarrilaren 9an - Manifestation du 9 janvier 2016

Baiona, 2016eko urtarrilak 6.


ATXIK BERRITUZ kristauen arteko Kolektiboak bat egiten du urtarrilaren 9an Baionan beharra den manifestaldiarekin. Berresten du bere barne segurtamena: bakerako bidean ezinbesteko urratsak dira elkarrizketa, gatazka armatuak egin biktima guzien ezagupena, giza presunaren eskubideen errespetua, bereziki euskal presoen beronen familiekiko hurbilketa, eri larri diren presoen askapena eta baldintzapeko askapenen aplikapena. 

Bakearen Ebanjelioak lehiatzen gaitu bakegileen aldean engaiatzera, Frantses Aita Sainduak  Urrikiaren Jubileuakari egin deiari erantzunez: "Zabal ditzagun begiak... duintasunik gabe bizi diren hainbeste anai-arreben zauriak ikusteko, eta entzun dezagula haiek laguntza eske egiten diguten deiadarra."

Horra zergatik deitzen dugun urtarrilaren 9ko manifestaldian parte hartzera Baionan arratsaldeko 5.00-etan Lauga salan, eta, hitzordu garrantzitsu hau baino haratago, Euskal Herriko bakearen alde bidean dagon prozesuakari antolatuak diren ekitaldietan parte hartzera.


Bayonne, le 6 janvier 2016.

Le collectif de Chrétiens ATXIK BERRITUZ s’associe à la manifestation du 9 janvier à Bayonne. Il réaffirme sa conviction que les chemins qui mènent à la paix passent par le dialogue, la reconnaissance de l'ensemble des victimes du conflit armé, le respect des droits de la personne humaine, notamment le rapprochement des prisonniers basques de leurs familles, la libération des prisonniers gravement malades et l’application des libérations conditionnelles. 

L’Évangile de la paix nous engage à marcher aux côtés des artisans de paix, en répondant à l'appel du Pape François dans sa lettre d'ouverture de l'année de la Miséricorde: "Ouvrons nos yeux pour voir... les blessures de tant de frères et soeurs privés de dignité, et sentons-nous appelés à entendre leur cri qui appelle à l’aide."

Nous appelons donc à manifester ce 9 janvier à 17h00 à Bayonne salle Lauga et, au delà de cet important rendez-vous, à participer aux actions qui s’organisent en faveur du processus de paix au Pays Basque. 

Bake beila Aiherran 2015. abenduaren 4ean - Veillée pour la paix à Ayherre le 4 décembre 2015