2017(e)ko apirila 3, astelehena

Agiria - Communiqué


Baiona, 2017. Apirilaren 3an.

ATXIK BERRITUZ, Bakearen aldeko kristau Kolektiboak, luzatzen du « Bakearen Artisauek » 2017ko apirilaren 8an Baionan beharra den armagabetzearen egunean parte hartzeko egin deia.

Ebanjelioaren ildotik, « Zoriontsuak bakegileak, Jainkoak seme-alabatzat hartuko baititu » (Mt 5, 9), Kolektiboak lehenagotik bideratu ekimeneri jarraituz, gure egiten dugu dei horren eduki osoa, bereziki diolarik : « Ezinbestekotzat jotzen ditugulako biktima guzien aitortza, horrek eskatzen dituen erreparazio guziekin, eta presoen auziaren behin-betiko konponbidea Baionako Adierazpenak zehazten dituen moduen araberan. »

Goresten dugu gizarte zibilak armagabetzearen alde apirilaren 8rako bideratu ekimena, aitortuz ezinbesteko urratsa dela bake eta ber-lokarritzearen bidean.

Are gehiago deitoratzen dugu Euskal Herriko apezpikuen, eta bereziki Baionakoaren, ixiltasuna eta inplikazio eza.


atxik.berrituz@gmail.com

 
Bayonne, le 3 avril 2017.

ATXIK BERRITUZ, le Collectif de chrétiens pour la paix en Pays Basque, relaie l’appel à participer à la journée de désarmement du 8 avril 2017 à Bayonne lancé à l’initiative des « Artisans de la Paix en Pays Basque ».

Dans la continuité des nos précédentes actions inspirées de l’Evangile : « Heureux les artisans de paix car ils seront appelés fils de Dieu » (Matthieu 5. 9), nous faisons nôtre le contenu de ce message et particulièrement « la prise en compte de toutes les victimes avec les réparations que cela suppose, et le règlement définitif de la question des prisonniers selon les modalités précisées dans la Déclaration de Bayonne ».

Nous saluons cette initiative du 8 avril portée par la société civile en faveur du désarmement comme une étape majeure sur le chemin de la paix et de la réconciliation.

Nous regrettons d’autant plus le silence et la non-implication des évêques du Pays Basque dont celui de Bayonne en particulier.

atxik.berrituz@gmail.com