2017(e)ko urria 26, osteguna

"BAKEA KANTATUZ" – CD-aren aurkezpena 2017-10-25 PRESENTATION DU CD "BAKEA KANTATUZ"

Au nom d’ATXIK BERRITUZ 
nous remercions les chanteurs et chanteuses, musiciens et musiciennes 
qui ont donné magnifiquement de leur personne et de leur voix.

Après avoir chanté nos rêves de paix, 
puissions-nous les réaliser par notre engagement quotidien !




"ATXIK BERRITUZ" kristau Kolektiboa sortu zen 2012ko azaroan, Aiete-ko Nazioarteko Konferentziaren urteburukari, Konferentziak eta ETA erakundeak hartu erabaki historikoak bakeari zabaldu bideari jarraipena emaiteko gogoarekin.

ATXIK BERRITUZ Kolektiboaren ekimena (edo iniziatiba), gizarte zibilak bake prozesuaz jabetzeko daraman dinamikan kokatzen da. Gure egitatea, erronka edo estrategia politiko guziei begira, mendekotasunik gabekoa da, eta debekatzen diogu gure buruari presunen edo gertakarien ebaluazio moralean sartzea. "Adiskidetzeak" erran nahi du guretzat hautsi lokarria ber-lotzea, gatazka aldian eta hunen ondorioz jarri hisia ezabatzeko asmoz. Nelson Mandela-k zioen: "Baketzeak (adiskidetzeak), legezko mugak baino haratagoko prozesu izpiritual bat eskatzen du. Jendeen bihotzetan eta gogoetan gauzatu behar da."

Hortarako baitezpadakoa da lehen lehenik gure begirada aldatzea bai presuneri begira, bai iraganari begira: gure hizkera berezian, hori deitzen dugu "bihotz-berritzea". Lehenik eta oroz gainetik kondutan hartu behar da Presuna Bera; eta hau hurbilketa ahalik eta "orekatuena" eta zuzenena zainduz, gatazkaren protagonista desberdineri dagokionez.

Bakea ez da xoilik gerlaeza. Eguneroko bizian obratu beharreko gauza da. Eguneroko elkarrekintza guzietan pratikatzen den engaiamendua da. Gure eguneroko urratsetan deituak gira bakearen aldeko gure barne-jaidura lantzera. Aktualitateak ere etengabe hortara deitzen gaitu, hala nola egun hauetan jazarpen edo jarrera seksisten gaia lehen planora ekarriz.

Bide hortarik eta izpiritu hortan dotzena bat ekitaldi antolatu ondoan Elizaren azpi-egiturak, bereziki parropiak, erabiliz (ondokoa Maulen izanen da azaroaren 3an), Kolektiboak kantaldi bat antolatu du Senperen urte hastapenean Euskal Herriko belaunaldi desberdinetako hogei bat artisten eta zonbait parropi abesbatzen dohainiko laguntzarekin, emazte eta gizon bozen arteko parekotasuna ahal bezenbat zainduz.

Izan ere, bakea, urrats baketsuan bideratu ekitaldi bidez adierazten da, gure ideien kontrakoei buruz zuzendu jarrera bidez, arrotz zaiguna irekitasun hitzez tratatuz, espresio artistikoa lagun: artistek bake bilatzaile eta egileen sendimenduak hitzez, musikaz, marrazkiz edota margoz adierazteko dohain berezia dute. Bake bidean, artistak laguntzaile ezinbestekoak dira.


Senpereko kontzertua zuzenean grabatua izan da, eta hementxe aurkezten dautzuegu AGORILA argitaletxearen partaidetzarekin plazaratzen dugun KDa. Lan hunen bidez, jendarte osoa deitzen dugu bakegile izaitera eta presoen eta gatazkaren biktima guzien aldeko deiari erantzutera.

Kantuez gain, olerkiak ere badaude obra huntan, bakea gai unibertsala izanik, batzu kanpoko olerkari zonbaitenak , berdin musika zati hutsak.

Bihotz bihotzez eskertzen dugu Manex MEYZENC abentura huntan gure bidelagun izaiteagatik.

Bistan dena, lan huntan dohainik parte hartu duen artista bakoitza ere eskertu nahi dugu, bakoitzaren izena goraki izendatuz, berdin parropi abesbatzak. Hauen artean zonbaitek karia hortara sortu kantu bat aurkeztu dute.

Parte hartzaileak – (kantaldiko ordenaren arabera):

Mikel Epalza - Azkaine, Kanbo eta Senpereko parropi abesbatzak (Alexandre Aguerre buru) – Maite Déliart - Marie Hirigoyen-Dumora – Uztaritzeko Xabiereko San Frantses kolegioko korala – Mikel Erramouspé eta Xalbat Berterretche - Pierre Casenave – Kriolinak – Mixel Ducau eta Caroline Phillips – Peio Ospital – Kiki Bordatxo eta Sébastien Othaburu – Graxi Solorzano eta Marie-Françoise Aguirre – Gabi Mouesca - Maddi Zubeldia eta H-Eden taldea – Maite Irazoqui – Altxa Zokoa (Renaud Marin La Meslée buru) - Bakarlariak (solistes dans "Zoriontasunak"): Maite Déliart, Peio Ospital, Mayi Azarete eta Marie-Agnès Poussereau - Robert Mendiburu.




PRESENTATION DU CD "BAKEA KANTATUZ" (25-10-2017)

Le Collectif de chrétiens en Pays Basque « ATXIK BERRITUZ » [Tenir en (se) renouvelant] a été créé en novembre 2012, à la faveur de l'anniversaire de la Conférence Internationale d'Aiete, avec la volonté de s'engager dans le chemin de la paix ouvert par la Conférence et la décision historique de l'ETA d'abandonner la lutte armée.

La démarche d’ATXIK BERRITUZ s'inscrit dans la dynamique d'appropriation du processus de paix par la société civile. Elle est totalement indépendante de tout enjeu ou stratégie politiques et s’interdit tout jugement moral sur les personnes ou les événements. La réconciliation, pour nous, vise à renouer le lien brisé en vue d'abolir la haine instaurée pendant le conflit et par les conséquences du conflit. Nelson Mandela disait: "La réconciliation est un processus spirituel qui requiert plus qu'un cadre légal. Elle doit se réaliser dans les coeurs et les esprits des gens".

Pour cela, il convient donc avant tout de changer notre regard à la fois sur les personnes et sur le passé: c'est ce que nous appelons dans notre langage la conversion. Considérer d'abord et avant tout La Personne dans une approche que nous souhaitons la plus "équilibrée" et équitable possible auprès des différents protagonistes du conflit.

La paix n'est pas seulement l'absence de guerre. C'est un engagement qu'il nous est donné de pratiquer dans tous nos inter-échanges quotidiens. C'est chaque jour de notre vie qu'il nous revient de travailler sur notre disposition intérieure au regard de la Paix. L'actualité nous y invite en permanence, comme, en ce moment, avec le thème du harcèlement ou des comportements sexistes.

Après avoir organisé dans cet esprit une douzaine de rencontres à travers le Pays Basque en s'appuyant sur les infrastructures de l'Eglise, notamment les paroisses (la prochaine aura lieu le vendredi 3 novembre à 20h en l'église de Mauléon), le Collectif a organisé un kantaldi à St Pée sur Nivelle en début d'année avec la participation bénévole d'une vingtaine artistes du Pays Basque de toutes générations et de différentes chorales paroissiales, en veillant à respecter une certaine parité entre voix masculines et féminines.

La paix, en effet, s'exprime par des actes posés dans une démarche pacifique, par des attitudes envers les opposants à nos idées, par des paroles d'ouverture à ce qui nous est étranger, par une expression artistique car les artistes savent dire en mots, en musique, en dessins, en peinture, ... les sentiments qui habitent les chercheurs et les constructeurs de paix. Les artistes sont des alliés indispensables d'une démarche de paix.


Le concert de St Pée a été enregistré en direct et un CD a été édité par AGORILA, que nous vous présentons aujourd'hui. Par ce CD nous invitons toute la société à devenir artisan de paix et à répondre aux appels en faveur des prisonniers et des victimes du conflit.

Outre les chansons, on trouvera dans ce CD des poèmes d'auteurs parfois étrangers sur le thème universel de la Paix, ainsi que des parties purement instrumentales.

Nous remercions cordialement Manex MEYZENC de nous accompagner dans cette réalisation.

Nous tenons aussi à remercier personnellement, en les nommant, chacun des artistes ou groupes ayant contribué bénévolement à ce concert. Certains avaient même tenu à composer spécialement une chanson pour la circonstance.

Parte hartzaileak – Participants (par ordre de passage):

Mikel Epalza - Azkaine, Kanbo eta Senpereko parropi abesbatzak (Alexandre Aguerre buru) – Maite Déliart - Marie Hirigoyen-Dumora – Uztaritzeko Xabiereko San Frantses kolegioko korala – Mikel Erramouspé eta Xalbat Berterretche - Pierre Casenave – Kriolinak – Mixel Ducau eta Caroline Phillips – Peio Ospital – Kiki Bordatxo eta Sébastien Othaburu – Graxi Solorzano eta Marie-Françoise Aguirre – Gabi Mouesca - Maddi Zubeldia eta H-Eden taldea – Maite Irazoqui – Altxa Zokoa (Renaud Marin La Meslée buru) - Bakarlariak (solistes dans "Zoriontasunak"): Maite Déliart, Peio Ospital, Mayi Azarete eta Marie-Agnès Poussereau - Robert Mendiburu. 



Pour commander le CD :

- Envoyer un message à Atxik Berrituz : atxik.berrituz@gmail.com

- Le site des éditions AGORILA à Bayonne.

Pour rappel :

- Compte rendu du concert du 15 janvier 2017 à Senpere.

- La vidéo du chant "Bakea" avec les élèves du collège d'Ustaritz. 

Vidéo du concert du 15 janvier 2017 à Saint-Pée réalisé par Vincent Iglesias :



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina