2017(e)ko azaroa 9, osteguna

Bake beila Maulen - Veillée pour la paix au Pays Basque à Mauléon le 3 novembre 2017




"ATXIK BERRITUZ" kristau Kolektiboa sortu zen 2012ko azaroan, Aiete-ko Nazioarteko Konferentziaren urteburukari, Konferentziak eta ETA erakundeak hartu erabaki historikoak bakeari zabaldu bideari jarraipena emaiteko gogoarekin.

ATXIK BERRITUZ Kolektiboaren ekimena (edo iniziatiba), gizarte zibilak bake prozesuaz jabetzeko daraman dinamikan kokatzen da. Alabaina, gure ustea da kristau komunitateak, gizarte zibilaren partalier denaz geroz, baduela berariazko ekarpena egiteko prozesu hau aintzinarazteko.

Gure egitatea, erronka edo estrategia politiko guziei begira, mendekotasunik gabekoa da, eta debekatzen diogu gure buruari presunen edo gertakarien ebaluazio moralean sartzea.

Gure egikundearen helburua da hautsi lokarria ber-lotzea, gatazka aldian eta hunen ondorioz jarri hisia ezabatzeko asmoz. Hori du erran nahi "Adiskidetzea"k. Xedea da harremana, edo lokarria, ber-abiaraztea, hisia haizatzeko. Nelson Mandela-k zioen: "Baketzeak (adiskidetzeak), legezko mugak baino haratagoko prozesu izpiritual bat eskatzen du. Jendeen bihotzetan eta gogoetan gauzatu behar da."

Hortarako baitezpadakoa da lehen lehenik gure begirada aldatzea bai presuneri begira, bai iraganari begira: gure hizkera berezian, hori deitzen dugu "bihotz-berritzea". Lehenik eta oroz gainetik kondutan hartu beharrak dira presunak, gizabanakoak, Presuna Bera; eta hau hurbilketa ahalik eta "orekatua" eta zuzena, gatazkaren protagonista desberdineri dagokionez.

Bakea ez da xoilik gerlaeza. Eguneroko bizian obratu beharreko gauza da. Eguneroko elkarrekintza guzietan pratikatzen den engaiamendua da. Gure eguneroko urratsetan deituak gira bakearen aldeko gure barne-jaidura lantzera, Frantses Aita Sainduak agertu Urrikalmenduaren izpirituak bultzaturik. Aktualitateak ere etengabe hortara deitzen gaitu, hala nola egun hauetan jazarpen edo jarrera seksisten gaia lehen planora ekarriz, edota etorkinen eta errefuxiatuen zorigaitza.

Bide hortarik eta izpiritu hortan antolatu ditugu dotzena bat ekitaldi Ipar Euskal Herrian gaindi Elizaren azpi-egiturak erabiliz, bereziki parropiak. Gaur Maule eta Xuberoaren aldia da.

Horrez gain, Kolektiboak kantaldi bat antolatu du Senperen urte hastapenean Euskal Herriko hogei bat artisten eta zonbait parropi abesbatzen laguntzarekin. Kantaldi hori zuzenean grabatua izan da, eta CD bat argitaratua izan da. Ateratzean eskuratzen ahalko duzue. Lan hunen bidez, jendarte osoa deitzen dugu bakegile izaitera eta presoen, erbesteratuen eta gatazkaren biktima guzien aldeko deiari erantzutera.

Izan ere, bakea, urrats baketsuan bideratu ekitaldi bidez adierazten da, gure ideien kontrakoei buruz zuzendu jarrera bidez, arrotz zaiguna irekitasun hitzez tratatuz, espresio artistikoa lagungarri izanez.

Gaurko gaualdia, joanden apirilaren 8ko armagabetzearen eguna eta gero, eta helduden abendoaren 9an Parisen beharra den manifestaldiaren artean kokatzen da.

Armagabetzea ezinbesteko etapa zen baketze eta adiskidetzearen bidean. Baina hainbat urrats eman beharrak ditugu oraino ! Urrats hoiek egitera deitzen gaituzte « Bakearen Artisauek » arlo hauek definituz : presoei buruzko salbuespen neurriak indargabetzea, gatazkak eragin dituen biktima guzien errekonozimendua eta erreparazioa, eta elkarbizitza berri bat denen artean eraikitzea.

Jean-Pierre Massias-ek hunela ikusten ditu aintzinean ditugun erronkak : « Armagabetzeak ez du euskal problematikak sortu gai guzien konplexutasuna desargertarazten. Erronka nagusienetarik hau da: nola ber-eraiki bizikidetza molde bat ? Memorien gatazka bat sortuko da, aitorpenen lehia bat. Egia, justizia transizionala, hainbat taburen harroaldia izango dira Euskal gizartearen ber-adiskidetzearen bidean ezinbesteko urratsak. Mingarria izango da alderdi guzientzat. Hortara prestatu behar dugu. »

Prest egon behar dugu erronka berri haueri buru egiteko ! Hortara prestatu behar ditugu gure gogo eta bihotzak ! Hori da gaurko gaualdiaren zentzua. 

Le Collectif de chrétiens en Pays Basque « ATXIK BERRITUZ » [Tenir en (se) renouvelant] a été créé en novembre 2012, à la faveur de l'anniversaire de la Conférence Internationale d'Aiete, avec la volonté de s'engager dans le chemin de la paix ouvert par la Conférence et la décision historique de l'ETA d'abandonner la lutte armée.

La démarche d’ATXIK BERRITUZ s'inscrit dans la dynamique d'appropriation du processus de paix par la société civile. Nous considérons, en effet, que la communauté chrétienne, pour autant qu'elle participe de la société civile, a une contribution spécifique à apporter dans l'évolution de ce processus.

Notre action est totalement indépendante de tout enjeu ou stratégie politiques et elle s’interdit tout jugement moral sur les personnes ou les événements. Elle vise à renouer le lien brisé en vue d'abolir la haine instaurée pendant le conflit et par les conséquences du conflit. C'est ça le sens de la "réconciliation". Ce dont il s'agit c'est de travailler à renouer la relation pour évacuer la haine. Nelson Mandela disait: "La réconciliation est un processus spirituel qui requiert plus qu'un cadre légal. Elle doit se réaliser dans les coeurs et les esprits des gens".

Pour cela, il convient donc avant tout de changer notre regard à la fois sur les personnes et sur le passé: c'est ce que nous appelons dans notre langage la conversion. Considérer d'abord et avant tout les personnes, les individus, La Personne; et ceci dans une approche que nous souhaitons la plus "équilibrée" et équitable possible auprès des différents protagonistes du conflit.

La paix n'est pas seulement l'absence de guerre, c'est un comportement, un engagement qu'il nous est donné de pratiquer dans tous nos inter-échanges quotidiens. C'est chaque jour de notre vie qu'il nous revient de travailler sur notre disposition intérieure au regard de la Paix, à la lumière de l'esprit de Miséricorde tel que défini par le pape François. L'actualité nous y invite en permanence, comme, en ce moment, avec le thème du harcèlement ou des comportements sexistes, ou encore le drame des migrants et réfugiés.

C'est dans cet esprit que le Collectif a organisé une douzaine de rencontres à travers le Pays Basque en s'appuyant sur les infrastructures de l'Eglise, notamment les paroisses. C'est ce soir le tour de Mauléon et de la Soule.

Nous avons aussi, en, début d'année, organisé un concert à St Pée sur Nivelle, avec la participation d' une vingtaine d'artistes et plusieurs chorales paroissiales. Ce concert a été enregisré en direct et un CD a été édité, que vous trouverez à la sortie. Par ce CD nous invitons toute la société à devenir artisan de paix et à répondre aux appels en faveur des prisonniers, des exilés et des victimes du conflit.

La paix, en effet, s'exprime par des actes posés dans une démarche pacifique, par des attitudes envers les opposants à nos idées, par des paroles d'ouverture à ce qui nous est étranger, ainsi que par l'expression artistique.

Cette soirée de Mauléon intervient après la journée historique du désarmement de l'ETA du 8 avril dernier et dans la perspective du rassemblement du 9 décembre à Paris.

Le désarmement représentait une étape majeure sur le chemin de la paix et de la réconciliation. Pour autant, nous sommes loin d'être au bout du chemin ! D'autres étapes se présentent aujourd'hui devant nous, conduites par les "Artisans de la Paix", à savoir le sort des prisonniers avec l'abrogation immédiate des mesures d'exception auxquelles ils sont soumis, la reconnaissance et et la réparation dues à toutes les victimes, et le défi du vivre ensemble.

Jean-Pierre Massias résume en ces termes ces défis qui nous attendent: "Le désarmement ne fait pas disparaître la complexité des thèmes soulevés par la question basque. Notamment, comment rétablir une forme de vivre ensemble? Il va y avoir un conflit des mémoires, une concurrence des récits. La grande question de la réconciliation dans la société basque passe par la vérité, par la justice transitionnelle, la remise en cause d'un certain nombre de tabous. Cela sera douloureux pour tous les camps. Il faut s'y préparer."

Nous ne devons pas manquer d'être présents à ces rendez-vous ! Il faut y préparer nos esprits et nos cœurs ! C'est le sens de cette soirée. 

BAKE MINA

Gizadiak maite-mina,
Izadiak arreta-mina,
Etorkinak herri-mina,
Herri hunek bake-mina. 

 
Laborari ta langile,
Sinestedun ta bilatzaile,
Bidez-bide, kalez-kale,
Izan gaiten bakegile. 

 
Zatiketak etsipena, 
Elkarketak itxaropena,
Gorrotoak pairamena, 
Barkamenak askapena.  

Solasbide, elkarbide, 
Maitabide ta askabide,
Zuzenbide, bakebide, 
Oro dire zorionbide. Gizadiak…

LE MAL DE PAIX…
L'humanité est en mal d'amour,
la nature en mal de soin,
l'immigré a le mal du pays,
ce (notre) pays est en mal de paix.


Paysans et ouvriers,
croyants ou en recherche,
par nos routes et nos rues,
soyons des artisans de paix. 

 
La division génère le découragement,
tandis que l'union est porteuse d'espérance;
la haine engendre la souffrance,
tandis que le pardon est libérateur.
 

Les voies du dialogue, du rapprochement,
de l'amour, de la libération,
de la justice et de la paix
sont toutes des voies de bonheur.


 

AMEN NIGARRAK

Gerlak ebasten deizkü, egün gure haurrak
Aitzinetik eraman ondoan senharrak
Nola gorde barneko dolümin azkarrak
Algar lagüntzez jünta ditzagün nigarrak

 

Arrapika
Egün norek entzüten amen deiadarrak
Egün norek ikusten emazteen nigarrak
Noiz ote bertsotüko süetenen garrak
Noiz ote agertüko bakezko izarrak?

 

Zertako jenteen baitan da bortizkeria
Xuri beltzen artean gerla ütürria
Zertako beti berrek nahi poterea 
Jinko sinheste gatik odol isuria?
 
Sortzen giren güziak beigira aurride
Oro izan gitian bakearen kide
Desbardinak bagira zergatik ez hobe
Marda ützirik, egin algarrekin bide


LES SANGLOTS DES MERES

La guerre nous vole nos enfants 
Après nous avoir ravi nos époux
Comment dissimuler notre profonde douleur ?
Unissons nos forces pour nous entraider


Refrain
Aujourd’hui qui entend le cri des mères
Aujourd’hui qui voit les pleurs des femmes
Mais quand cesseront tous ces combats
Mais quand brilleront les étoiles de la paix ?

 

Pourquoi dans l’esprit des gens existe la violence
Entre noirs et blancs d’éternels conflits
Pourquoi toujours les mêmes veulent le pouvoir
A cause des guerres de religion, tant de sang coule ?

 

Nous naissons tous frères, soyons artisans de la paix
Laissons de côté nos rancunes
et continuons ensemble notre chemin.
Nos différences ne sont ‘elles pas nos richesses ?


Je n'ai plus peur de rien

La guerre la plus dure c'est la guerre contre soi-même.
Il faut arriver à se désarmer
J'ai mené cette guerre pendant des années, elle a été terrible.
Mais je suis désarmé.

Je n'ai plus peur de rien, car l'amour chasse la peur.
Je suis désarmé de la volonté d'avoir raison,
de me justifier en disqualifiant les autres.
Je ne suis plus sur mes gardes,
jalousement crispé sur mes richesses.

J'accueille et je partage.
Je ne tiens pas particulièrement à mes idées, à mes projets.
Si l'on m'en présente de meilleurs,
ou plutôt non, pas meilleurs, mais bons, j'accepte sans regrets.
J'ai renoncé au comparatif.
Ce qui est bon, vrai, réel, est toujours pour moi le meilleur.

C'est pourquoi je n'ai plus peur.
Quand on n'a plus rien, on n'a plus peur.
Si l'on se désarme, si l'on se dépossède,
si l'on s'ouvre au Dieu-Homme qui fait toutes choses nouvelles
Alors, Lui efface le mauvais passé
et nous rend un temps neuf où tout est possible.

 

Athénagoras Ier de Constantinople (1886-1972), 
patriarche de Constantinople de 1948 à 1972.
 

ALLELUIA !
 

Jesü Kristoren Ebanjeliua jundane Matiuren libürütik 5, 1-12
Egün hartan, jentozte ikustian, Jesüs mendila igan zen,
eta jarri zelarik, hüllantü zeitzon dizipüliak. 
Ordüan, hasi zeien erakaspen emaiten :
« Dohatsü bihotz barnez behartsü direnak,
haiena beita zelietako Erresuma.
Dohatsü bihotz eztiak, lürraz jabetüko beitira.
Dohatsü nigarretan direnak,
Kontsolamentü ükenen beitie.
Dohatsü züzentarzün gose eta egarri direnak,
zeren denak gaintika izanen beitütie.
Dohatsü bihotz hon direnak
Ürrikalmentü ardietsiko beitie.
Dohatsü bihotz garbiak, Jinkoa ikusiko beitie.
Dohatsü bakegileak,
Jinkoaren seme alabak deitürik izanen beitira.
Dohatsü Jinkuaren nahia egiteagatik gaizki erabileak
Jinkua errege beitüe.
Dohatsü ziek, laidostatüko eta gaixki erabiliko zütienian
Zernahi gaixtakeria gezürrez erranen dütienian züetaz, ene gatik
Boztaria eta loria ziteie,
Nasai beitüzie zien saria zelüetan ».



Évangile de Jésus Christ selon saint Matthieu 5, 1-13.
En ce temps-là, voyant les foules, Jésus gravit la montagne. Il s’assit, et ses disciples s’approchèrent de lui. Alors, ouvrant la bouche, il les enseignait. Il disait : « Heureux les pauvres de cœur, car le royaume des Cieux est à eux. Heureux ceux qui pleurent, car ils seront consolés. Heureux les doux, car ils recevront la terre en héritage. Heureux ceux qui ont faim et soif de la justice, car ils seront rassasiés. Heureux les miséricordieux, car ils obtiendront miséricorde. Heureux les cœurs purs, car ils verront Dieu. Heureux les artisans de paix, car ils seront appelés fils de Dieu. Heureux ceux qui sont persécutés pour la justice, car le royaume des Cieux est à eux. Heureux êtes-vous si l’on vous insulte, si l’on vous persécute et si l’on dit faussement toute sorte de mal contre vous, à cause de moi. Réjouissez-vous, soyez dans l’allégresse, car votre récompense est grande dans les cieux ! » 

Gure Aita zelietan zirena,
saintü izan bedi zure izena
etor bediz zure erreinua ;
egin bedi zure nahia
zelian bezala lürrian ere .
Emagüzü gaur egün huntako ogia
Parkatü gure zorrak,
gük ere gure zordüner
parkatzen deiegünaz geroz .
Eta ez gü tentaldilat eraman
bena atera gitzatzü gaitzetik.

BAKEAREN TXORIA

Jin haki ürso xuri bakearen txoria
Esperantxaren lürrean heda oihal xurria

Jin hadi jakin dezagün biziaren balioa
Anaie arreben artean zer den amodioa


Jin hakigü aipatzera haur ttipien ametsa
Bai eta süstengatzera xaharren azken hatsa


Jin hakigü txori maitea eta pitz esperantxa
Gure fede ahalkorra goiti hirekin altxa

 

Vienne, vienne la colombe et son rameau d’olivier
Dans nos cœurs et dans ce monde où la paix reste à gagner


Qu’elle apporte sa lumière pour éclairer nos maisons
Au-delà de nos frontières, au-delà de l’horizon


Qu’elle habite notre rêve celui que chante en enfant
Celui d’un jour qui se lève, quand s’annonce le printemps

 

Vole, vole chante et danse dans un ciel de liberté
Dans le ciel de ta présence, le plus beau chant c’est d’aimer

 

LOIOLAKO INAZIOAREN OTOITZA

Huna ni Jauna har ene askatasuna
Ene orroitmen ene adimen osoa
Har nik dudan guzia
Eta enea den dena
Zuk eman deiztazu
Zuri dut Jauna dut bihurtzen
Dena zurea da egizu denetan
Nahi duzuna
Emazu zure maitasun eta grazia
Horiekin baduket nahikoa

 

Prends, Seigneur,
et reçois toute ma liberté,
ma mémoire, mon intelligence et toute ma volonté,
tout ce que j’ai, tout ce que je possède.
Tu me l’as donné, à toi, Seigneur, je le rends.
Tout est à toi.
Disposes-en selon ton entière volonté.
Donne-moi ton amour et ta grâce,
c’est tout ce qu’il me faut.

 

Ignace de Loyola (1491-1556)